XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aurra alako beartasun gorrian sortzen ikustean, atsekabe aundia artu ziñuen.
Baiño atsekabe ori atsegiñ biurtu zan, Aingeruen soñu gozoa entzutean eta gau zoragarri artako edertasuna ikustean.
Zure atsekabe-atsegiñ oiengatik eskatzen dizugu: bizitza ontako bidea ongi egiñik, Aingeruen kantu gozoak entzutea eta zeruko atsegiñez gozatzera joateko zoriona izan dezagun.
(
Oi Jainko-legearen betetzalle xuxen Jose saindu doatsua!
Jainko Aurrak sortu eta zortzigarren egunean ixuri zuen odol baliotsuaren ikusteak biotza mindu zizun.
Baiño orduan Aurrari eman zenion
Zure atsekabe-atsegiñ oiengatik erdiets dezaiguzu: bizitza ontan gaiztakeri guziak lekuturik, gozoki il gaitezen.
Jesus'en izen saindua biotzean eta ezpañetan degula.
(
Oi Jose doatsu, gure Erospeneko misterioetan parte aundia izan ziñuen saindu zintzoa!
Simeon zarrak aurretik esan zizun nolako nekeak ikusiko zituzten Jesus eta Mariak; eta berri txar oiekin biotza erori eta estutu zitzaizun.
Baiño ainbatenaz geiago poz-atsegindu ziñan gero, neke oien bidez ezin konta ainbat anima berriz piztu eta zerurako zirala ikastean.